Gizartea -
Gertaera
Gidari mozkor batek Toni Canto aktorearen alaba hil du
Istripuan 18 urteko biktimarekin zihoan gizonezko bat ere hil da, Bartzelonako Javier A.G., 20 urtekoa, Xavier Trias Bartzelonako Alkatetzarako CIUko hautagaiaren iloba.
Erredakzioa
Carlota Tony Canto eta Eva Cobo aktoreen alaba Cabrera de Marren, Bartzelonan, izandako istripuan hil da, autoak kontrako norazkoan zihoan furgoneta baten kontra jota. Furgonetaren gidaria mozkortuta zegoen.
Esquadra Mossoak Europa Press albiste agentziari konfirmatutakoaren arabera, istripua C-32 autobideko 100,2 kilometroan izan da, Cabrera del Mar inguruan, 04:46ak inguruan.
Istripuan neskatoarekin zihoan gizonezko bat ere hil da, Bartzelonako Javier A.G., 20 urtekoa, Xavier Trias Bartzelonako Alkatetzarako CIUko hautagaiaren iloba, hain zuzen.
Furgonetako gidariak, Alejandro S.R., 41 urtekoak, zauri larriak izan ditu eta Badalonako Germans Trias i Pujol - Can Ruti hospitalera eraman dute. Bertan atxilotu egin dute eta zirkulazioaren segurtasunaren kontrako delitua egotzi diote. Atxiloketaren momentuan, gidariak alkohol probak egiteari uko egin dio.