Gizartea -

Urtarriletik irailera

EAEko errepideetan hildakoen kopurua % 10 hazi da aurten

2018ko urtarriletik irailera, 11 pertsona hil dira Arabako errepideetan, eta beste horrenbeste, Gipuzkoakoetan. Bizkaian, berriz, 12 hil dira.

Istripua, Altsasun. Argazkia: EiTB
Istripua, Altsasun. Argazkia: EiTB
Istripua, Altsasun. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, 34 lagun hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan, eta 208 pertsona larri zauritu dira. Iazko datuekin alderatuta, % 9,6ko hazkundea izan du, beraz, hildakoen kopuruak (3 pertsona gehiago hil dira). Larri zauritutakoei dagokienez, % 12,6ko beherakada izan da; hots, 30 gutxiago.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 11 pertsona hil dira Araban, eta beste horrenbeste hil dira Gipuzkoan. Bizkaian, berriz, 12 izan dira errepideetan hildakoak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak eman eta Segurtasun Sailak zabaldutako datuen arabera.

Bestalde, urtarriletik irailera, 2.370 pertsona arin zauritu dira, 2017an baino % 10,5 gehiago.

Istripuren bat izan duten biktimen kopurua ere zehaztu du aipatu iturriak. Iaz, guztira, 2.408 pertsona zauritu edo hil ziren EAEko errepideetako istripuetan; aurten, ostera, 2.609.

Bukatzeko, 7.331 istripu zenbatu dituzte, 2017an baino % 4 gehiago (iaz 7.055 izan ziren).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak