Gizartea -

Trafikoa

Motor gidari bat hil da A-8an, Santurtzin, izandako istripu batean

44 urteko gizonak motorraren kontrola galdu eta erdibitzailearen kontra jo du. Eskuineko erreia itxi dute eta ilarak sortu dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko motor gidari bat hil da gaur eguerdian A-8an, Santurtzi (Bizkaia) parean, izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iturrion arabera, ezbeharra 12:00ak aldera jazo da aipatutako tokian, Irungo noranzkoan. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, gidariak motorraren kontrola galdu, eta erdibitzailearen kontra jo du.

Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira, baina medikuak gizonaren heriotza baieztatu baino ezin izan du egin.

Istripuaren ondorioz, eskuineko erreia itxi dute, eta ilarak sortu dira Irunera bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Santurtzi Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea