Gizartea -
Ezbeharra
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute bere autoan, Nafarroan
Auzokidearen desagerpena abenduan salatu zuten senitartekoek. 58 urteko hildakoa Buñueleko Ubidean bere autoan aurkitu dute.
Erredakzioa
Ribaforadako (Nafarroa) R.S.S. gizonezkoaren hilotza aurkitu zuen Goardia Zibilak, atzo 23:00etan. Abenduaren 27tik desagertuta zegoen.
Radio Euskadik jakitera eman duenez, 58 urteko auzokidea bere autoan aurkitu zuen Goardia Zibilak, Buñueleko Ubidean sartuta.
Ubidetik autoa atera zuten bart garabi bat erabilita. Gurpilak hondoan zituen eta kopilotuaren leihoa irekita zegoen. Hildakoa nor den baieztatzeko DNA azterketa egingo diote.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ubideko ateak ireki zituen atzo goizean eta uraren maila jaitsi zenean, erdi urperatuta zegoen ibilgailua ikusi zuten. Metro bateko ur sakonera zuen ubideak, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.