Gizartea -

Donostia

Bost atxiloketa, prostituzio-etxe bateko lau langileri erasotzeagatik

Antza denez, lokala ixteko ordua zela eta zaindariek joateko eskatu zutenean hasi zen borroka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 24 eta 27 urte arteko bost pertsona atxilotu ditu gaur, Donostiako prostituzio-etxe bateko lau langileri erasotzea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

03:30ean, herritar batek Ertzaintzari deitu dio, eta prostituzio-etxe batean liskar bat zegoela jakinarazi dio.

Patruila batzuk hara joan dira, eta anbulantziak eskatu dituzte, bi zaindari eta lokalean lan egiten duten bi emakume zaurituta baitzeuden.

Antza denez, ixteko ordua zela-eta zaindariek lokaletik alde egiteko eskatu zutenean hasi zen borroka.

Lekukoek azaldu dutenez, ustezko erasotzaileek ihes egin zuten, autoz, Frantziarako bidean eta aurkako noranzkoan.

Autoetako bat geldiarazi egin du Ertzaintzak, eta barruan zeuden bostak atxilotuta eraman ditu.

Lokalaren barruan, agenteek kalte materialak eta odol arrastoan atzeman dituzte.

Atxilotuak Donostiako Ertzainetxean daude, epailearenera noiz eramango zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea