Gizartea -

Trafikoa

Motorzale bat zauritu da Usurbilen, errepidetik aterata

Errepidea une batez egon da itxita, garbiketa taldeak lanean egon direlako. Motorzale zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko emakume bat zauritu da Usurbilen, bere motorra errepidetik aterata, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Istripua 16:30ak aldera jazo da, N-634 errepidean, Usurbil eta Aginaga artean, Bilborako noranzkoan, Suzuki GSX 750 motorrak bihurgune bat igaro duenean, eta errepidetik atera denean.

Errepidea une batez egon da itxita, garbiketa taldeak lanean egon direlako. Motorzale zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Usurbil Albisteak