Gizartea -

Europako Batzordearen arabera

Eraikuntzaren burbuilak gazte 'alferren' kopurua handitu du Espainian

Lan-merkatuan sartzeko beharrezko hezkuntza jaso baino lehen ikasketak uzten dituzten Espainiako gazteak Europar Batasunekoak baino bi aldiz gehiago dira (% 14,4).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanik egiten ez duten eta ikasten ez dauden gazteen kopuruak gora egin du nabarmen Espainian, Europako Batzordearen esanetan. Horren erruduntzat eraikuntzaren burbuila jo du Batzordeak. Gazte askok euren ikasketak utzi zituzten prestakuntza gutxiko lanpostu baten truke.

Espainiako "alferren" kopurua eskaintza handiarekin eta eraikuntza sektoreko langabeziarekin lotu du Androulla Vassiliou Hezkuntza komisarioak prentsaurrekoan. Eskola uzteari aurre egiteko Europar Batasunaren egitasmo berria aurkeztu du Vassiliouk.

"Eraikuntza sektoreko lanpostuak erakarrita gazte askok ikasketak utzi zituzten Espainian, baina krisiarekin lan barik geratu ziren, eta orain ez dakite nora jo", komisarioak azaldu duenez.

Lan-merkatuan sartzeko beharrezko hezkuntza jaso baino lehen ikasketak uzten dituzten Espainiako gazteak Europar Batasunekoak baino bi aldiz gehiago dira (% 14,4).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea