Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Erasotzaileak berrezteko egitasmo bat koordinatuko du Euskadik

Emakumeen aurkako indarkeria delituengatik zigortutako lagunak berrezteko programa gainerako erkidegoetan ezartzeko ardura hartuko du EAEk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen aurkako indarkeria delituengatik zigortutako pertsonak berrezteko proiektu pilotuan parte hartzen duten erkidegoen ekintzak koordinatuko ditu Euskadik.

Emakumeen aurkako indarkeria delituengatik zigortutako lagunak berrezteko programa gainerako erkidegoetan ezartzeko ardura hartuko du EAEk.

Markatutako helburuak lortu dituzten aztertzeko arlo bat izango du egitasmoak, eta emakumeen kontrako indarkeria fisikoa murriztu den egiaztatuko du baita ere.

Aurrikusitako ekintzak aurrera eramateko, Espainiako Gobernuak 184.300 euro bideratuko ditu eta Eusko Jaurlaritzak 3.000 euroko ekarpena egingo du.

Barne Ministerioak eta Herrizaingo Sailak urriaren 8an sinatutako akordioan bildu zuten esperientzia hori aurrera eramatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea