Gizartea -

Irudiak

Oloteko hilketan hiru tiro izan ziren zazpi segundotan

Krimeneko irudietan, Pere Puig erasotzailea bankuan sartzen da ehiztari bezala jantzita eta errifle batekin. Puigek apuntatu eta tiro egiten du irudietan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oloteko (Girona) Caja Mediterraneo (CAM) sukurtsaleko bideo-zaintza kamerek hartutako irudien arabera, Pere Puig krimenaren egileak bi tiro egin zituen zazpi segundotan. Bankuko bi langile hil zituen Puigek.

Avui egunkarian argitaratutako krimeneko irudietan, Pere Puig erasotzailea bankuan sartzen da ehiztari bezala jantzita, eta errifle batekin. Puigek apuntatu eta tiro egiten du irudietan.

Bi minutu eta erdi geroago, Puig sukurtsaletik ateratzen da eta besoa altxatzen du entregatzeko. Izan ere, autoa gaizki aparkatuta zuen eta polizia bat isuna jartzen ari zitzaion.

Puigi armak edukitzeko baimena kentzeko espediente bat zabaldu du Guardia Zibilak. Sant Esteve de Baseko (Girona) bizilagunak lau lagun hil zituen ehiza erriflearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea