Gizartea -

Gipuzkoa

Bi matxete zeramatzan gizon batek lagun bati eraso egin dio Hernaniko taberna batean

Zerbitzaria barratik atera zen une batean, kutxatik dirua lapurtzen saiatu zen eta bezero batek aurre egin zion. Ertzaintzak atxilotu egin du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi matxeterekin armatutako gizon bat atxilotu du Hernaniko taberna batean, dirua lapurtzen saiatzea eta bezero bati eraso egin izana leporatuta.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, gertakariak igande gauean jazo ziren Zikunaga auzoko taberna batean. 36 urteko gizona tabernan sartu zen, eta zerbitzaria mahaiak garbitzeko barratik atera zen unea baliatu zuen kutxatik dirua hartzeko. Bezero batek, baina, jabea ohartarazi zuen eta ustezko lapurrarekin eztabaidan hasi zen. Beste zenbait bezero ere ika-mikan sartu ziren eta azkenean gizonak tabernatik alde egin behar izan zuen.

Alabaina, handik gutxira itzuli zen, eskuetan bi matxete zituela, eta tabernan zeuden lagunei eraso egiten ahalegindu zen. Horietako bati zauri arinak egin zizkion aurpegian. Bezeroek aurre egin zioten eta denen artean atxikita izan zuten, ertzainak iritsi eta atxilotu artean. Lapurreta saiakera eta lesio delituak egotzi dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak azken ordukoa Gizartea Albisteak Tabernak gaur Lapurretak