Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

Emakume bat larri zauritu da Baztanen izandako auto-istripu batean

Bi autok talka egin dute goizeko zazpietan N-121-B errepidean, Etxerri auzoan, eta horietako bat bidetik irten da eta zuhaitz baten aurka jo du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lesakako emakume bat larri zauritu da N-121-B errepidean, Baztanen (Nafarroa), izandako auto-istripu batean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Iturri beraren arabera, 07:00etan jazo da ezbeharra Iruñea eta Frantzia lotzen dituen errepidean, Baztan udalerriko Etxerri auzoan. Bi autok talka egin dute eta ondorioz, horietako bat bidetik irten da eta zuhaitz baten aurka jo du.

38 urteko emakumea autoan harrapatuta geratu da. Zaurituak buruko traumatismoa eta bularrean kolpe handi jaso du eta larri eraman dute Iruñeko Nafarroako Ospitale Gunera. Beste ibilgailuko gidaria onik dago eta ez dute ospitalera eraman behar izan.

Foru Polizia istripuaren nondik norakoak ikertzen dabil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea