Gizartea -
ISTRIPUA
Malmasingo tuneletan izandako istripuak 10 kilometroko ilarak eragin ditu A8an
Bost ibilgailuren arteko talkaren ondorioz, errei bat itxi dute Irunerako noranzkoan. Bidea garbitu ostean, egoera bere onera itzuli da jada.
EITB.EUS
Bost ibilgailuk elkar jo dute gaur goizean A8 autobidean, Malmasingo tuneletan, Irunerako noranzkoan, eta auto ilara luzeak sortu dira, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 07:25ak aldera gertatu da tunelaren sarreran, Arrigorriagako udalerrian. Antza denez, atzetik zihoazenek aurrekoak jo dituzte.
Ondorioz, errei bat itxi behar izan dute. Errepidea garbitu ostean, goizeko bederatziak baino lehen ireki dute bidea.
Aipatu iturriaren arabera, 10 kilometro arteko auto ilarak sortu dira, Gurutzetako korapiloraino.
Ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea