Gizartea -

Trafikoa

Errei bat itxita AP-8an, Eibarren, atzo izandako istripuaren ondorioz

Bi kamioiren eta bi autoren arteko talkak autobidearen erdibitzailean eta biondan kalteak egin zituen. Horiek konpontzen ari dira ostiral honetan.

Goizean ilarak sortu dira Irungo noranzkoan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Ilarak AP-8an, Eibarren eta Irungo noranzkoan. Argazkia: EiTB
Errei bat itxita AP-8an, Eibarren, atzoko istripuaren ostean

1:24

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo arratsaldean AP-8an, Eibar parean (Gipuzkoa) bi autok eta bi kamioik izandako istripuak arazoak eragiten ditu ostiral honetan, ezbeharrak egindako kalteak konpontzen ari baitira. Hala, noranzko bakoitzean errei bana itxi behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eu-i jakinarazi dionez. Dena dela, eguerdirako Irungo noranzkokoa zabaldu dute.

06:30etik, atzo kaltetutako erdibitzailea eta bionda konpontzeko lanetan ari dira. 12:30ean, itxita zegoen oraindik Bilboko noranzkoko errei bat, 67-70 kilometroen arteko tartean. Jaieguna izanda ibilgailu gutxiago baitabil ere, ilarak izan dira.

Ezbeharra osteguneko 17:30ean jazo zen. Talkak kaosa eragin zuen autobidean, eta ilara luzeak izan ziren arratsalde guztian. AP-8az gain, AP-1erako sarbidea ere itxi behar izan zuten. 01:00ak arte egon ziren pilaketak.

Istripuan lau pertsona zauritu ziren, eta Mendaroko Ospitalera eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Eibar Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea