Gizartea -

Nafarroa

63 urteko gizon bat hil da Ihabenen, konpontzen ari zen teilatutik erorita

Istripua 20:00ak aldera gertatu da. Hildakoa eraikinaren jabea da. Gizona sei bat metroko altueratik erori da.

Ihaben (Basaburua, Nafarroa). Artxiboko argazkia: Txomin Rezola
Ihaben (Basaburua, Nafarroa). Artxiboko argazkia: Txomin Rezola
Ihaben (Basaburua, Nafarroa). Artxiboko argazkia: Txomin Rezola

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

63 urteko gizon bat hil da Ihabenen (Nafarroa), konpontzen ari zen teilatutik erorita. Hildakoa eraikinaren jabea da.

Istripua 20:00ak aldera gertatu da, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Iruñerriako foruzainak bertaratu dira, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu dute.

Diario de Navarra-k zehaztu duenez, gizona sei bat metroko altueratik erori da.

Osasun-langileak biktima suspertzen saiatu dira; izan ere, heldu direnean gizona oso larri zegoen, baina bizirik. Hala ere, alferrikakoa izan da, handik gutxira hil egin baita, komunikabide berdinak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak