Gizartea -
Istripua larria Nafarroan
Etxarri Aranatzeko motorzale bat hil da Torres del Rion, errepidetik aterata
16:00ak aldera jazo da istripua. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, 31 urteko motorzalea errepidetik atera da, Bargotako bidegurutzean.
Agentziak | Erredakzioa
Etxarri Aranatzeko 31 urteko bizilagun bat hil da larunbat arratsalde honetan, NA-1110 errepidean izandako zirkulazio istripu batean. Torres del Rio (Nafarroa) udalerrian izan da ezbeharra.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, 16:00ak aldera jazo da istripua. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, motorzalea errepidetik atera da, Bargotako bidegurutzearen ondoan.
Hasiera batean, Etxarri Aranatzeko bizilaguna larri zauritu da eta Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzian, baina handik gutxira hil egin da.
Lekura Foruzaingoko patruila bat hurbildu da, istripuaren nondik norakoak argitzeko asmoz.