Gizartea -
San Fermin
Hainbat atxilotu, txupinazoko gertaerekin harremana izatea egotzita
Gutxienez 10 pertsona atxilotu dituzte, horietatik hiru jada aske dauden hiru adingabe dira. Agintaritzaren aurkako atentatua eta desordena publikoaren delitua egotzi zaie.
Erredakzioa
Udaltzaingoak hamabi pertsona inguru atxilotu ditu gaur, iazko Sanferminetako txupinazoan emandako gertaerekin harremana izatea egotzita. Bertan, Madrilgo gazte bat larri zauritu zen.
Amnistiaren aldeko mugimenduak ohar baten bidez jakitera eman duenez, gutxienez 10 pertsona atxilotu dituzte, horietatik hiru, dagoeneko aske utzi dituztenak, adingabeak dira. Agintaritzaren aurkako atentatua eta desordena publikoaren delitua egotzi zaie. Atxilotuak epailearen esku utziko dituzte gaur eta bihar artean. Dena den, oraindik guztiz konfirmatua ez izan arren, baliteke, datuen arabera, 13 pertsona inputaturik egotea.
Gertakizunak 2010eko uztailaren 6an izan ziren, 11:40an, Iruñeko Calceteros kalean. Lekua Sanferminetako txupinazoa ikusteko itxaroten ari zen jendez gainezka zegoen. Bertan, 31 urteko Madrilgo pertsona bat zauritu zen.