Gizartea -
Bilbo
Kartzelan, Internet bidez adingabeen prostituzioa bultzatzeagatik
45 urteko gizonezkoa duela bi hilabete arrazoi berdinagatik atxilotu zuten. Tuenti sare soziala erabiltzen zuen nerabeekin harremanetan jarri eta diru truke sexu-harreman izateko.
Erredakzioa
45 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak aste honetan Bilbon. Gehegikeria sexuala eta Internet bitartez adingabeen prostituzioa bultzatzea leporatuta kartzelan sartu dute.
Ertzaintzaren arabera, gizonezkoa, duela bi hilabete arrazoi berdinagatik atxilotua izan zen. Antza, Tuenti sare soziala erabiltzen zuen nerabeekin harremanetan jarri eta diru truke sexu-harremanak izateko asmoz.
Ezizen eta helbide elektroniko desberdinak erabiltzen zituen eta mutil gazte baten plantak egiten omen zituen. Bere helburua diru kopuru txiki baten ordainetan sexu-harremanak izatea zen.
Agenteek egindako ikerketan orain bi hilabete atxilotu zuten gizonezkoa zela frogatu dute. Bart gauen kartzelan sartu dute epaile batek aginduta. Sexu-gehiegikeria eta Internet bidez adingabeen prostituzioa bultzatzea egotzita.
Ertzaintzak kasua ikertzen jarraitzen du adingabe gehiagorekin harremanetan jarri ote zen frogatzeko.