Gizartea -
Aurkako noranzkoan
Etorkin bat Ceutako hesia pasatzen saiatu da Afrikara itzultzeko
Etorkin batek Espainia eta Afrika arteko hesia pasatzeko ahalegina egiten duen lehen aldia da. Lau urte zeramatzan Ceutan penintsulara bidaiatu nahian, baina etsita, bere herrira itzuli nahi du.
Erredakzioa
Etorkin bat Espainiatik irten eta Afrikara itzultzeko Ceuta eta Marruekos arteko hesia pasatzen saiatu da. Guardia Zibilak adierazi duenez, noranzko horretan hesia pasatzen ahalegindu diren lehen aldia da. 1992an etorkin oldea hasi zenetik ez omen dute horrelakorik ikusi.
Gertakaria joan den igandean, goizaldean izan zen. Mugako alarma joka hasi zen eta Guardia Zibilaren agenteak bertara gerturatu zirenean gizonezko bhesia pasa nahian ikusi zuten, baina Espainiatik Marruekos aldera.&' || 'nbsp;
Antza, saiakera egin duen etorkina Malikoa da izatez. Agenteei adierazi die bere herrira itzuli nahi duela. Lau urte daramatza Ceutan penintsulara bidaiatu ezinik, eta etsita bere herrira itzuli nahi du.