Gizartea -

Zirkulazioa

N-634 errepidea itxi dute Getarian, istripu bat dela eta

Hiru autok talka egin dute, eta, horren ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Errepidea ia hiru orduz egon da itxita.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-634 errepidea itxi dute Getarian (Gipuzkoa), hiru ibilgailuren arteko istripu bat dela eta.

20:20an, hiru autok talka egin dute, eta, horren ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Ospitalera eraman dituzte biak.

Errepidea bi noranzkoetan egon da itxita, errepidea garbitutakoan, 23:00ak aldera, berriro ireki duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak 634 errepide nazionala Getaria