Gizartea -

Arriaten

Adingabe bat atxilotu dute Malagan, 13 urteko neska baten hilketagatik

Antza, neskatoaren hilketaren inguruan "justizia" eskatu du hainbatetan atxilotuak, eta, gaur arte, lanean jarraitu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko adingabea atxilotu du gaur Guardia Zibilak Arriaten (Malaga), Maria Esther Jiménez Villegas 13 urteko neskatoaren hilketarekin zerikusia duelakoan. Urtarrilaren 20an aurkitu zuten neskatoaren gorpua, herri honetako araztegi batean.

Antza, neskatoaren hilketaren inguruan "justizia" eskatu du hainbatetan atxilotuak, eta, gaur arte, lanean jarraitu du. Poliziak miaketa berriak egin ditu egunean zehar, proba berriak aurkitu ahal izateko. Adingabeen Fiskaltzaren aurrera eramango dute gaur atxilotu duten gaztea, hainbat iturriek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea