Gizartea -
Marta del Castillo auzia
Bi lekukok gurpil-auki batean zerbait garraiatzen zutela ikusi zuten
Taberna bateko usabak deklaratu du bi pertsona gurpil-aulki batekin zerbait garraiatzen ikusi zituela eta ondoren zamarik gabe itzuli zirela.
Erredakzioa
"El Cuco" ezizenaz ezaguna den adingabearen aurkako epaiketan, Leon XIII kaleko taberna bateko jabeak deklaratu du gaur. Marta del Castillo hil zuten egunean, goizaldean, txanodun jertseak jantzita zihoazen bi pertsona gurpil-aulki bati bultzaka ikusi zituela esan du.
Alejandro Vian, adingabeen epaileari adierazi dio, goizeko 02:00ak aldera, zakarrak eduki ontzira botatzera joan zen unean, bi pertsona ikusi zituela gurpil aulki bati bultzaka zerbait garraiatzen, eta minutu batzuk geroago, aulkia zamarik gabe zeramatela ikusi zuela.
Gaurko saioan, Leon XIII kaleko beste bizilagun batek ere deklaratu du. 2009ko urtarrilaren 29an, arratsaldean, Miguel Carcaño, Marta del Castilloren hilketa aitortu duen gaztea, txandal argi bat jantzita ikusi zuela, eta gauean berriz, portalean gurpil-aulki batekin topatu zuela soinean arropa ilunekin. &' || 'nbsp;