Gizartea -

Seismoa

4 graduko lurrikara batek Valentziako Golkoa astindu du

Lurrikarak 11 km-ko sakoneran izan du hipozentroa, eta gutxienez hamar bat udalerritan sentitu dute.

Lurrikara erregistratu duten lekua. Argazkia: IGN
Lurrikara erregistratu duten lekuaren mapa, Valentziako Golkoan
Lurrikara erregistratu duten lekua. Argazkia: IGN

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Valentziako Golkoa astindu du gaur, asteazkena, 04:51ean, San Antonio Lurmuturretik 48 bat kilometrora, eta hamar bat udalerritan sentitu dute, Geografia Institutu Nazionalak zabaldu duenez.

Dardararen ondoren, 112 Larrialdietarako zerbitzuak 14 dei jaso ditu gutxienez, Valentzia, Sueca, Oliva eta Gandiatik, Twitterren duen kontuan adierazi duenaren arabera.

Sare sozial horretan, Geografia Institutu Nazionalak, era berean, esan du seismoak 11 km-ko sakoneran izan duela hipozentroa, eta Manises, Cullera, Paterna, Sueca, Alfafar, Burjasot, Gandia, Valentzia eta Alacanten sentitu dutela.

Era berean, dardarak indar handiagoa izan du Manisesen (IV eta V ingurukoa), eta xamurragoa izan da gainerakoetan, aipatutako erakunde publikoaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak