Gizartea -
Kantabria
Astelehenean Saltacaballosen hilik aurkitutako gaztea Irungoa zen
18 urteko gaztearen gorpuzkia labarretan aurkitu zuten, Zul diskoteka ospetsutik "nahiko gertu". Guardia Zibilak ez du "delitu" arrastoak antzeman.
Agentziak | Erredakzioa
Astelehenean, Saltacaballos inguruko labarretan, Ontongo (Kantabria) kostaldean, agertutako gorpuzkia 18 urteko Irungo gazte batena dela jakinarazi du Guardia Zibilak.
Iturri beraren arabera, ez dute "delitu" arrastorik antzeman gaztearen gorputzean, eta ez zegoen inguran inor desagertuta zegoen salaketarik. Hori horrela, Guardia Zibilak gertakariaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du.
Gaztearen gorpuzkia eguerdiko hamabiak aldera ikusi zuen inguruetan arrantzan zebilen arrantzale batek; ondoren, 112 zerbitzuko helikoptero batek uretatik atera zuen.
Gorputza labarretan zegoen, meatzaritzako zama toki batetik gertu, eta Zul diskoteka ezagunetik "nahiko gertu".