Gizartea -

Osoko bilkura

Zaintza partekatuari babesa eman dio Eusko Legebiltzarrak

"Dibortzioaren Legea aldatzeko lege-proiektua aurkezteko" eskatu diote Espainiako Gobernuari EAJk, PPk, Aralarrek eta UPyDk, "bertan zaintza partekatua barneratuz".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek, PSE eta EB kenduta, ez-legezko proposamena onartu dute. Honenbestez, "zaintza partekatuari babesa eman dio Ganberak, dibortzioen ostean lehentasunezko araua izateko".

Aita eta ama bananduen kolektiboak eztabaidan izan dira. "Adingabeen interesen alde figurarik egokiena" zaintza partekatua dela dio Legebiltzarrak.

Gainera, "Dibortzioaren Legea aldatzeko lege-proiektua aurkezteko" eskatu diote Espainiako Gobernuari EAJk, PPk, Aralarrek eta UPyDk, "bertan zaintza partekatua barneratuz".

Zaintza partekatuak ez du PSEren eta EBren babesik jaso, izan ere, bi alderdiek "lehentasunezko arau" bezala ezartzea kritikatu dute. Miren Gallastegi PSEko legebiltzarkidearen hitzetan, "eredu hori ez da onena adingabeentzako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea