Gizartea -
Auto-istripua
Gizon bat hil da auto-istripuz A-8an, Zornotzan
Lau ibilgailuk talka egin dute eta gutxienez bi lagun zauritu dira. Istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abian jarri du Ertzaintzak.
Erredakzioa
35 urteko gizon bat hil da auto-istripuan A-8an, Zornotzan (Bizkaia). Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. Lau ibilgailuk izan dute istripua.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra gaueko bederatziak eta hamarretan gertatu da A-8an, Zornotza parean Donostiako norabidean.
Lau ibilgailuk talka egin dute eta ibilgailu horietako baten gidaria zendu da. Bestalde, beste bi lagun zauritu dira istripuan, eta Bizkaiko ospitaletara eraman dituzte.
Errepidea moztu behar izan dute biktimak artatzeko eta ibilgailuak baztertzeko, baina hamaikak alderako egoera konpondu egin da.
Istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abian jarri du Ertzaintzak.