Gizartea -

Enpresentzako protokoloa

Lantokietako sexu-jazarpenaren kontrako gida aurkeztu du Emakundek

50 langile baino gehiagoko enpresei zuzenduta dago. Jokaera sexistak sahiesteko protokoloa martxan jarri nahi duten enpresek, euren artean, aholkulari bat izendatu beharko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakundek 50 langile baino gehiago dituzten enpresei zuzenduta, langileen artean sexu-jazarpena salatu eta sahiesteko protokoloa aurkeztu du.

Emakundeko zuzendariak, Maria Silvestrek adierazi du gida Berdintasunaren Legea betetzen laguntzeko sortu dutela protokoloa eta jokaera sexistak antzeman eta aurre egiteko jarraitu beharreko pasusuak zehaztu dituztela.

Ekimen hau martxan jarri nahi duten enpresek, langileen artean "isilpeko" aholkulariaren figura izendatu beharko dute. Pertsona hori izango da salaketak jasoko dituena, egiatasuna frogatu eta disziplinazko neurriak ezarriko dituena.

Emakumeko zuzendariak, kargu honetarako, emakumezko bat aukeratzea aholkatu du.

Protokoloa Emakunderen webgunean eskegita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea