Gizartea -

NAFARROA

Mendabiako 10 urteko mutiko baten gurasoek bahiketa saiakera bat salatu dute

Nafarroako Foruzaingoak 'lasaitasuna' eta 'zuhurtzia' eskatu ditu, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, Mendabiako 10 urteko mutiko baten gurasoek bahiketa saiakera bat salatu dute, Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez. Salaketaren arabera, asteazken arratsaldean gertatu zen.

Antza denez, adin txikikoa kaletik oinez zihoala, ibilgailu bat gelditu zen haren parean, eta gizon batek igotzeko eskatu zion, eta goxokiak emango zizkiola esan.

Mutikoak gurasoei kontatu zien, eta horiek salaketa jarri zuten Nafarroako Foruzaingoaren aurrean.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Segurtasun kamerek hartutako irudiak berrikusten eta lekukoen bila ari dira.

Horrez gain, "lasaitasuna" eta "zuhurtzia" eskatu ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Salaketak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Mendabia albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Foru Polizia