Gizartea -

Euskal enpresa

Errealitate birtualeko simulagailu bat garatu dute fobiak gainditzeko

Virtualware Bizkaiko enpresa da egilea. Errealitate birtualeko kasko baten bitartez gaixoak euren beldurrei aurre egiteko guneetan kokatu ahalko dira, eta konfiantza hartzen joango dira eurengan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Virtualware Bizkaiko enpresak errealitate birtualeko simulagailu bat egin du; fobiei aurre egiteko tratamendu psikologikoak hobetzen lagunduko diete adituei. Errealitate birtualeko kasko baten bitartez gaixoek hiru dimentsioko mundu batean sartuko dira, bertan euren beldurrei aurre egin beharko diete, eta horrela, konfiantza hartzen joango dira bizitza normalerako. Hori guztia, adituek gainbegiratuta egingo dute.

Hegazkinean ibiltzea, igogailua hartzea, garraio publikoetara igotzea...Pertsona guztiek dituzte beldurrak. Baina, gizartearen bostena ez da horiek gabe bizitzeko gai; horrek antsietatea eta harreman pertsonaletan arazo larriak eragin ditzake.

Virtualware enpresak VirtualRET garatu du, hau da, gaixoek beldurra dioten egoeratan jartzen dituen errealitate birtualeko simulagailu bat. Terapeuta adituek kontrolatuta guztia.

Amerikako Estatu Batuetan duela urte askotatik fobia zehatzak gainditzeko erabiltzen da. Hala ere, VirtualRETen berritasuna, besteak beste, honako hauei aurre egitean datza: altuera, jendaurrean hitz egitea, denda batera joatea, igogailuan sartzea, intsektuak edo ospitaleei beldurra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea