Gizartea -

Ezbeharra

Auto bat harrapatuta geratu da Iruñeko aparkaleku bateko eskaileretan

56 urteko gidariak positibo eman du alkoholemia-proban. Istripua gertatu zenean, ez zegoen oinezkorik parkingaren sarreran.

Istripua Nafarroako hiriburuko aparkaleku batean. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Istripua Nafarroako hiriburuko aparkaleku batean. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Istripua Nafarroako hiriburuko aparkaleku batean. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat iluntzean, 21:45ean, 56 urteko gidari bat Iruñeko aparkaleku bateko eskaileretan bere autoarekin harrapatuta geratu zen. Bakearen plaza igarota, Armada etorbideko espaloira igo zen autoarekin, Baluarte ondoan, eta bertan dagoen aparkalekuko eskaileretan harrapatuta geratu zen, azkenik. Ondoren, positibo eman zuen alkohol-proban. Ezbeharra gertatu zenean, ez zegoen oinezkorik parkingaren sarreran.

Asteburuan zehar, 18 ezbehar jazo dira Iruñean, eta bi lagun zauritu dira.

Batetik, auto batek zazpi urteko haur bat harrapatu zuen zebrabide batean. Hankan kolpea eman zion, eta ospitalera eraman behar izan zuten, baina ez zeukan zauri larririk, Bide Segurtasuneko iturriek jakitera eman dutenez.

Bestetik, urriaren 21ean, 01:00ean, 58 urteko txirrindulari batek 41 urteko emakume bat harrapatu zuen San Lorentzo kalean. Alkohol-proban positibo eman zuen azken horrek ere.

Bukatzeko, asteburuan, Udaltzaingoak 11 gidari zigortu ditu baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik. Gainera, beste sei gidariren aurkako eginbide judizialak abiatu dituzte, edanda gidatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak