Gizartea -
San Adrian udalerrian
Emakume bat hil da Nafarroan, sukaldean izandako gas leherketagatik
Senide batek aurkitu du emakumearen hilotza, erdi kiskalita.
Erredakzioa
Nafarroako San Adrian herriko emakume bat larunbat arratsaldean hil zen etxeko sukaldean izandako gas-leherketa baten ondorioz. Antza denez, butano-botila batetik ateratako gasta sukaldean metatu da.
Udaltzaingoak jakitera eman zuenez, gertaera 19:17ean izan zen, emakumea etxean bakarrik zegoenean. Etxebizitza, Erribera kaleko 6. atarian dago.
Aipatutako orduan biktimaren senide bat etxebizitzara joan eta emakumearen hilotza aurkitu zuen sukaldean, erdi kiskalita. Labea irekita zegoen eta gainerako altzarietan ez zen inolako kalterik somatzen.
Udaltzaigoaren esanetan, "gasa labean metatu zen eta emakumea martxan sartzen saiatu zenean eztanda egin zuen".
Larrialdietarako Nafarroako Agentziak Lodosako suhiltzaileei, Lizarrako eta Tafallako Foru-Poliziari eta Auzitegietako Poliziari abisua eman zien. Azken hauek gertatutakoaren arrazoiak ikertzen ari dira.