Gizartea -

Bilboko Udala

Perretxikoak identifikatzeko zerbitzua martxan da Bilboko Udalean

Doako zerbitzua abenduaren 3ra arte eskainiko dute, astelehenetan, 09:30etik 13:30era, herritarrek bildutako aleak jateko modukoak diren edo ez argitzeko.

Yolanda Diez zinegotzia perretxikoak identifikatzeko zerbitzuan. Argazkia: Bilboko Udala
Yolanda Diez zinegotzia perretxikoak identifikatzeko zerbitzuan. Argazkia: Bilboko Udala
Yolanda Diez zinegotzia perretxikoak identifikatzeko zerbitzuan. Argazkia: Bilboko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak perretxikoak identifikatzeko doako zerbitzua abiatu du, perretxiko garaian espezie toxikoak janda gerta daitezkeen intoxikazioak saihesteko. Doako saioak abenduaren 3ra arte egingo dituzte, 09:30etik 13:30era, Iralabarri auzoko Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitzan.

Zalantzarik txikiena izanez gero, kontsulta egiteko, eta, ondoezik sentituz gero, larrialdi zerbitzuetara joateko azpimarratu du Yolanda Diez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak, zerbitzu hori aurkezteko bertara hedabideekin batera egindako bisitan.

Zerbitzua ahalik eta ondoen erabiltzeko, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak gomendio hauek eman ditu:

- Perretxiko mota bakoitzeko ale bat baino gehiago eraman (zurtoina ebaki barik eta osorik aterata), eta ez nahasi beste espezieetako aleekin.

- Harrik gabeko ale haziak eta onak baino ez batu.

- Posiblea bada, perretxikoak batu dituen pertsona joan behar da zerbitzura, inguruari eta habitatari buruzko zehaztasunak eman ahal izateko.

- Kontsulta ahalik eta arinen egin (bi egunen buruan, askoz jota), eta perretxikoak plastikozko poltsetatik kanpo gorde, hozkailuaren beheko aldean zabal jarrita eta trapu lehor eta garbi batez estalita.

- Espeziea identifikatu arte, ez garbitu edo izoztu aleak, usaina eta kolorea galtzen baitute. Ezin dira ontzi berean beste perretxikoekin gorde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Osasunari buruzko albisteak Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal mendiak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa