Gizartea -
56 urteko gizonezkoa
Auto batek harrapatuta hil da Lantziegotik gertu, Araban
Ezbeharra A-124 errepidean izan da, 20:55ean, Lasernako bidegurutzetik hurbil. Biktima galiziarra zen eta berehala hil da.
Erredakzioa
56 urteko gizon bat auto batek harrapatuta hil da Arabako errepide batean, Lantziegoko udalerrian, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera.
Ezbeharra a-124 errepidean gertatu da, 20:55ean, Peugeot 307 batek Lasernako bidegurutzean oinezko bat harrapatu duenean. Zehatz mehatz, istripua 74,7 kilometroan izan da.
Oinezkoa galiziarra zen eta zauri larriak izan ditu. Berehala hil da. Bertara joandako osasun zerbitzuek heriotza egiaztatu baino ez dute egin behar izan.
Iturri berdinek adierazi dutenez, Ertzaintzak ikerketa bat abian jarri du istripua zerk eragin duen jakiteko.