Gizartea -

Adin txikikoen bahiketa

Aitak Gasteizen bahitu eta Aljeriara eraman zuen bigarren haurra erreskatatu dute

Urruntze agindua urratu eta bere seme-alabetako bi bahitu zituen iazko apirilean. Aitak horietako lehena askatu zuen maiatzean, eta orain bigarrena askatu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko apirilean Gasteizen aitak bahitu eta Aljeriara eraman zituen bi haurretako bigarrena erreskatatu du Espainiako Poliziak.

Urruntze agindua urratu eta seme-alabetako bi bahitu zituen 2017ko apirilaren 16an, Arabako hiriburuko parke batean jolasean ari zirela. Aitak haurrak hartu eta Frantziara ihes egin zuen eta handik, familiaren laguntzarekin, bere jatorrizko lurraldera (Aljeria) bidaiatu zuen.

Poliziak bi adin txikikoak Afrikako herrialdean aurkitu zituen. Are gehiago, aitak bietako bat askatzea lortu zuten agenteek maiatzean.

Agenteek Bartzelonako aireportura joaten lagundu zioten amari, semearen bila. Handik Gasteizerako bidea egin zuten.

Oraingoan bigarren haurra askatu dute. Aitak hainbat auzi judizial zabalik ditu eta epaileak nazioarteko atxilotzeko agindua eman du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak