Gizartea -
Txosten baten arabera
Adingabeen % 10ek jazarpena pairatu dute Interneten
Gazteriaren Institutuak kaleratutako txosten baten arabera, adingabe espainiarren ia % 10ek ziberjasarpena jasan dute; gehienbat, 16 urteko neskek pairatu dute.
Erredakzioa
Adingabe espainiarren % 10ek jazarpena jasan dute Interneten bitartez, Injuve Gazteriaren Institutuak plazaratutako txosten baten arabera. Honen harira, bihar, asteartea, Internet Seguruaren Eguna ospatuko da. Txostenaren aburuz, 16 urteko neskek pairatu dute gehien ziberjazapena.
Gazteriaren erakunde honek sareak gazteengan dituen abantailak nabarmendu ditu, tartean, lana, ikastaroak, bekak eta informazioa bilatzeko aukera, esaterako. Txostenaren arabera, "zerbaiten kide sentitzeko" eta "iritzia plazaratzeko" erabiltzen dute gehienbat sarea adingabeek.
Halaber, Interneten arrisku nagusiez ohartarazi ditu ikerketak, hala nola, ziberjazarpenaz, mendekotasunaz eta pornografiaz.