Gizartea -

trafikoa

Ilarak N-1ean, zortzi autok Villabona parean talka egin ostean

Errepidea guztiz itxi behar izan dute Irungo noranzkoan. 09:30ean zabaldu dute berriro.

Ezbeharra izan duten ibilgailuak. Argazkia: EiTB
Istripua Villabonan, N-1ean. EiTB
Ezbeharra izan duten ibilgailuak. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi autok istripua izan dute goizean N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa). Bidea itxi behar izan dute ibilgailuak errepidetik kentzeko, eta ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:40an jazo da, Irungo noranzkoan, inguru horretan laino itxia zegoela. Zorionez, ez da inor zauritu.

08:15 aldera, errepidea itxi dute bidea garbitu (olioa zabaldu da) eta istripua izan duten ibilgailuak bidetik kentzeko. Ondorioz, lau kilometroko ilarak sortu dira.

09:30ean zabaldu dute berriro.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Villabona Albisteak N-1 azken ordukoa