Gizartea -

BILAKETA

Ostegunean desagertu zen 84 urteko emakume eibartarraren bila jarraitzen dute

Debako hondartzaren inguruan aritu dira gaur bila. Izan ere, segurtasun kamerek grabatutako irudien arabera, Debarako trena hartu zuela uste du Ertzaintzak.

Desagertutako emakumearen irudia.
Desagertutako emakumearen irudia.
Desagertutako emakumearen irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken gauean desagertutako 84 urteko emakume eibartarraren bila jarraitzen du Ertzaintzak.

Debako hondartzaren inguruan aritu dira gaur bila. Izan ere, segurtasun kamerek grabatutako irudien arabera, Debarako trena hartu zuela uste du Ertzaintzak.

Eguraldi txarra zela eta, bilaketan ezin izan dute helikopteroa erabili eta espigoi inguruan oinez aritu dira pistaren baten bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eibar Gizartea Eguneko albisteak Deba Albisteak Desagertutako pertsonak