Gizartea -
Tabakoaren aurkako legea
Erretzea baimenduta dagoen Marbellako jatetxea ixtea proposatu dute
Osasun probintzi ordezkaritzak Andaluziako Juntako proposamena jakinarazi dio jabeari. 145.000 euroko isuna ere ezartzea eskatu dute.
Erredakzioa
Bere jatetxean erretzea baimentzen duen Marbellako ostalariari 145.000 euroko isuna ezartzea proposatu du Andaluziako Juntak, behin eta berriz osasun agintarien eskaera ez betetzeagatik.
"Ostalari horren jarrera Osasun Lege Orokorra urratzen du", jaso du Juntak bere oharrean.
Osasun probintzi ordezkaritzak Juntaren proposamena jakinarazi dio Guadalmina Erretegiko jabeari. Horrez gain, lokala ixtea bezalako kautelazko neurriak har ditzaketela ohartarazi dio.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea