Gizartea -

Tiroketa Nafarroan

Kasedako hilketa hirukoitzean nahasitako bi gazteak espetxean sartu dituzte

Hirugarren atxilotua, bi gazteen aita, irailaren 21ean atxilotu zuten, tiroketan hiru pertsona hil izana egotzita.

Tiroketa gertatu zen tokia. Argazkia: EFE
Kasedan tiroketa gertatu zen tokia. EFE
Tiroketa gertatu zen tokia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agoitz udalerriko Lehen Auzialdiko eta Argibideetako 2. Epaitegiko epaileak behin-behineko espetxeratzea agindu du, joan den irailean, Kasedan izandako tiroketarekin lotura dutelakoan atxilotutako bi gazteentzat.

Irailaren 18an, Kasedan (Nafarroa) izandako tiroketan 29 urteko Jose Jimenez, 16 urteko anaia eta 50 urteko aita hil zituzten.

Tiroketaren ostean, 53 urteko gizon bat atxilotu zuten, lekukoek eskopeta-tiroen egile gisa seinalatzen dutena; baita, haren 22 eta 18 urteko bi semeak ere.

Irailaren 21ean, Agoitzeko epaileak aita kartzelatzea agindu zuen, baina behin-behineko askatasuna eman zien semeei, tiroketan parte-hartu zutenik ez baitzegoen erabat frogatuta.

Hala ere, akusazio partikularrak eskatuta, bista labur berri bat egin zuten atzo, eta epaileak bi gazteak espetxeratzea erabaki zuen, iturri juridikoek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Erailketak Gazteak