Gizartea -

Ingurumena

Madrilgo airearen kalitatea ikertzeko agindua eman du Fiskaltzak

Araudia betetzen ez dela ikusita, "aireko kalitarearen errealitatea" nolakoa den zehaztea eta horri aurre egiteko neurriak hartzea eskatu dio Madrilgo Udalari Ingurumen Fiskaltzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiriko benetako kutsadura azaltzeko eskatu eta airearen kalitateak dituen arazoen aurrean "neurriak hartu" behar dituela esan dio Madrilgo Udalari Fiskaltzak. Estatuko Fiskaltza Nagusiaren ustetan, ez da indarrean dagoen araudia betetzen.

Ingurumen Fiskaltzak 2011ko urtarrilaren 28an airearen kalitateari buruz egindako azterketaren ostean Madrilgo Udalari bidali zion dokumentu hori. Fiskaltzak adierazi duenez, momentuz azterketa bat baino ez da, baina egoerak berdin jarraitu ezkero, ekintza judizialak hasiko dituzte.

Bestalde, azterteka ez da bakarrik Madrilen egingo, Ingurumen Fiskaltzak Bartzelonako airearen kalitateari buruzko beste txosten bat egin du. Horrez gain, oraindik bukatu ez diren beste hiri batzuetako azterketak lantzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea