Gizartea -
Bizkaia
Loiuko aireportura zetozen bi hegaldi desbideratu dituzte lainoagatik
Bartzelonatik zetorren hegaldi bat Santanderren lurreratu da azkenean, eta Parisetik zetorren beste bat, aldiz, Bordelera desbideratu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbat honetako lehen orduetan izandako lainoaren ondorioz, Loiuko aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi desbideratu behar izan dituzte, AENAko iturriek baieztatu dutenez.
Zehazki, Bartzelonatik zetorren hegaldi bat Santanderren lurreratu da, eta Parisetik zetorren beste bat, aldiz, Bordelera desbideratu dute.
09:00ak pasata, lainoa desegin ostean, Loiuko aireportua normaltasunez aritu da berriro.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea