Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat hil da Fagorreko lantegian, Eskoriatzan
Ezbeharra ostegun gauean gertatu da. Osalanek lan-istripuaren nondik norakoak ikertuko ditu. Langileak 56 urte zituen.
Erredakzioa
56 urteko langile bat hil zen bart gauean Eskoriatzako Fagorreko lantegian lan-istripu batean.
Ertzaintzak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, istripua bederatziak aldera gertatu da.
Antza denez, pieza batek jota hil da langilea.
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (Osalan) lan-istripuaren nondik norakoak ikertuko ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea