Gizartea -
21 urteko gaztea atxilotu dute
Polizia pertsekuzioa Irun erdigunean, modu arriskutsuan gidatzeagatik
Semaforo batean zegoen auto baten kontra talka egin ondoren atxilotu dute gaztea. Gida baimenik ez duela frogatu dute agenteek, aurretik egindako arau-hausteen ondorioz puntu guztiak galduta ditu.
Erredakzioa
21 urteko gaztea atxilotu dute Irunen modu arriskutsuan gidatzeagatik eta agenteengandik ihes egiten saiatzeagatik.
Gertakaria atzo arratsaldean jazo zen. Irungo kolon paseagunean auto bat ziztu bizian zihoala ikusi zuen hiriko segurtasunaz arduratzen den patrullako batek. Agenteak gidaria geldiarazten saiatu ziren, autoaren alboan jarri zirenean segurtasun uhalik gabe zihoala ikusi zuten.
Gazteak agenteen aginduei entzungor egin zien eta&' || 'nbsp; ziztu bizian ihesari ematen zion. Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, errepidean zihoazen gainerako gidarien segurtasuna arriskuan jarri zuen pertsekuzioak iraun zuen bitartean.
Azkenean, Artaleku kaleko semaforo batean zegoen auto baten aurka talka egin eta gero atxilotu zuten. Gazteak ez du &' || 'nbsp;gidabaimenik, aurretik egindako arau-hausteen ondorioz puntu guztiak galduta baitauzka.