Gizartea -

Mundu osoan

Ia 2.300 kazetari hil dituzte azken 20 urteetan

Azken urtean, Pakistan munduko leku arriskutsuena bilakatu da kazetaritzan jarduteko, Mexiko eta Hondurasen aurretik, bertan 16 kazetari hil baitituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 2.271 kazetari hil dituzte mundu osoan euren lana egiten ari ziren bitartean, azken 20 urteetan, Kazetarien Nazioarteko Federazioaren (KNF) txosten baten arabera. Horrek, 2010ean 94 berriemaile hautatutako hilketen edo bonbekin egindako erasoen biktima izan direla azpimarratu du.

"Egia esateko nahia duten kazetariek geroz eta arrisku handiagoei egin behar izaten diete aurre", adierazi du Aidan White Kazetarien Nazioarteko Federazioko (KNF) idazkariak.

Azken urtean Pakistan munduko leku arriskutsuena bilakatu da kazetaritzan jarduteko; leku horietako bakoitzean hamar kazetari hil dituzte.

Kazetarien elkarte horren esanetan, tokian tokiko gatazkak, gerrak, drogak eta ezegonkortasun politikoak direla eta, kazetarien kontrako indarkeria eta mehatxuak oso ohikoak bihurtzen ari dira.

Federazioak kritikatu duenez, krimen horietako batzuk ez dute zigorrik izan, eta Gobernuei prentsari egiten zaizkion erasoak kontuan hartzeko eta krimen horien egileen kontra jarduteko eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea