Gizartea -

Urteko balantzea

Larrialdietarako 112 telefonoak 1,2 milioi dei izan zituen 2010ean

2010ean izandako gertaeren % 31 trafikoari eta errepideetako segurtasunari lotuta zeuden, eta % 16 osasun larrialdietara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietarako 112 telefonoak 1.200.000 deitik gora izan zituen iaz eta 180.000 gertaera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), gehienak trafikoa eta errepideetako segurtasunari lotuta. 2009ko datuekin alderatuz, % 0,6ko hazkundea izan da.

Raul Fernandez de Arroiabe Herrizaingo sailburuordea eta Pedro Anitua Larrialdi eta Meteorologia zuzendaria izan dira datu hauek jakitera eman dituztenak. Ostiral honetan, hain zuzen, 112 zerbitzuaren Nazioarteko Eguna da Europa osoan.

2010an erantzundako istripuetatik % 31 trafikoari eta errepideetako segurtasunari lotuta izan ziren, % 16 osasun larrialdiei, % 15 pertsonen istripuei, beste % 15 herritarren segurtasunari eta % 6 suteei eta erreskateei.

Euskadin, 112 telefonoa 1998ko martxoan abian jarri zuten, 088 ordezkatuz, Espainiako Gobernuak Europako araua bereganatu eta larrialdietarako telefono komuna ezartzea erabaki zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea