Gizartea -
Nafarroa
Emakume bat hil da Nuinen karbono monoxidoak kutsatuta
Antza, mahai baten azpian topatu duten sutontzi batek sortu du karbono monoxidoa. Foruzainen polizia-judizialak ikerketa abiatu du nondik norakoak argitzeko.
Erredakzioa
Hilik topatu dute 72 urteko emakume bat bere etxebizitzan, Nuinen (Nafarroa), antza, etxeko mahai baten azpian zegoen sutontzi batekl sortutako karbono monoxidoak kutsatuta.
Foruzaingoak ohar baten bidez zabaldu duenez, larrialdietako zerbitzuen dei bat jaso ostean bertara hurbildu den mediku batek aurkitu du hilotza bart. Geroago, suhiltzaileak deitu ditu, karbono monoxidoa giroan zebilela somatu baitu.
Suhiltzaileak 23:00ak aldera heldu dira bertara, eta baieztatu dute "gelan karbono monoxido asko" dagoela; gainera, ohe ondoko mahai baten azpian sutontzi bat topatu dute, piztuta.
Hildakoa ospitalera eraman dute eta bertan autopsia egingo diote, heriotzaren nondik norakoak argitze aldera. Foruzainen polizia-judizialak ikerketa abiatu eta auziaren txostena egingo du.