Gizartea -

Euskal Herrian Euskaraz

Milaka pertsona Donostian, euskararen eta subirotasunaren alde

Euskarari dagozkion erabakiak Madrilen eta Parisen hartu ez daitezen, subiranotasuna ezinbestekoa dela azpimarratu dute deitzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskara eta subiranotasunaren aldeko manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean Donostian "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe" lelopean.

Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta, milaka pertsona bildu dira 17:00etan Gipuzkoako hiriburuko Boulevarrean.

Kontseiluak, LABek, Euskal Konfederazioak, EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak atxikimendua agertu zioten martxari. Pertsona ezagunen artean, bertan izan dira, besteak beste, Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Rufi Etxeberria eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideak, eta Martxelo Otamendi kazetaria.

Hirigunean zehar ibili ondoren, manifestariak Boulevarrean bildu dira berriro Jose Luis Enparanza "Txillardegi"ri omenaldia egiteko. Ekitaldi horren bitartez, bizitza osoan euskararen alde egindako lana eskertu nahi izan diote.

Euskarari dagozkion erabakiak Madrilen eta Parisen hartu ez daitezen, subiranotasuna ezinbestekoa dela azpimarratu dute deitzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea