Gizartea -

Ezbeharra

Gazte bat zauritu dute Arrigorriagan, taberna baten kanpoaldean

11:30ean jazo da erasoa. Hainbat agente taberna barrura sartu dira, eta 18 lagun identifikatu dituzte.

Gazte bat zauritu dute Arrigorriagan. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Gazte bat zauritu dute Arrigorriagan. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Gazte bat zauritu dute Arrigorriagan. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizera arte zabalik egoten den Arrigorriagako taberna baten kanpoaldean izandako erasoa ikertzen dabil Ertzaintza. Dirudienez, 25 urteko gazte bat zauritu dute, Atxukarro industrialdeko "after" horretan.

Gazteak hainbat zauri zituen eskuan, baina ospitalean artatu ostean, alta eman diote, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

11:30ean gertatu da erasoa. Behin abisua jasota, zenbait ertzain taberna horretara sartu dira. Han, 18 pertsona atxilotu dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak