Gizartea -

TRAFIKOA

Bi pertsona zauritu dira Ordizian, N-1ean bi autoren artean izandako istripuan

Zaurituak Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Ezbeharraren ondorioz, lau kilometrorainoko ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan.

Bi autok elkar jo dute Ordizian, Gasteizera bidean. Irudia: @trafikoaEJGV
Bi autok elkar jo dute Ordizian, Gasteizera bidean
Bi autok elkar jo dute Ordizian, Gasteizera bidean. Irudia: @trafikoaEJGV

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi autok talka egin dute astelehen honetan N-1 errepidean, Ordizian, Gasteizera bidean, eta bi pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

Istripua goizeko zazpiak aldera gertatu da, Gasteizera bidean.

Bi zaurituak Zumarragako ospitalera eraman dituzte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gipuzkoa Gizartea bideoak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak Ordizia albisteak Eguneko albisteak 1 errepide nazionala istripuak