Gizartea -
Ezbeharra
Edanda zegoen gazte batek istripu ikusgarria izan du Iruñean
Uharten, beste gidari batek semaforo bat jo zuen larunbat goizaldean. Bi istripuak ikusgarriak izan badira ere, ez da inor zauritu.
EiTB.EUS
Edanda zegoen 27 urteko gidari bat Iruñeko Iratxeko Monasterioaren kaleko espaloira igo zen autoarekin larunbat gauerdian. Ondoren, denda baten aurka egin zuen talka ibilgailuak.
Bestalde, egun berean, 04:00ak aldera, Uharten istripua izandako tokira joan behar izan zuten Nafarroako suhiltzaileek. Izan ere, auto batek semaforo bat jo zuen, bertan.
Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Asteburuan zehar, Iruñeko Udaltzaingoak 17 istripu zenbatu ditu, baina pertsona bakarra zauritu da, 37 urteko gizonezko bat. Dirudienez, auto batek harrapatu zuen, Aoiz kaleko zebrabide batean.
Gainera, Ezkirotz kalean, 23 urteko gazte batek istripua izan zuen, edanda zihoala, eta haren autoa irauli egin zen. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gidariak ez zeukan gidatzeko baimenik.
Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Guztira, 18 gidari salatu dituzte asteburuan, baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik.