Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

14 pertsona atxilotu dituzte, Nafarroan eta Valentzian lapurretak egitea egotzita

Atxilotuak 20 eta 47 urteko bost emakume eta bederatzi gizon dira, eta Lliriako 5. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku gelditu dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ditu, Nafarroan eta Valentzian indarkeriaz egindako 15 lapurretarekin zerikusia dutelakoan. Halaber, etxebizitzetan indarkeriaz egindako lapurretetan espezializatutako talde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete.

Delitu horiez gain, delituak ezkutatzea, argindarra ostea, droga trafikoa, bidegabeko jabetza eta bahiketa saiakera egotzi diete.

Aipaturiko iturrien arabera, talde horrek sarrailagile profesional baten laguntza zuen etxebizitzetara sartzeko. Horrez gain, etxe jabeen mugimenduak kontrolatzeko jazarpen sistema bat ere bazuen.

Beharrezko informazio guztia lortutakoan, taldeko sarrailagileak etxebizitzetako ateak irekitzen zituen, beste batzuk barrura sartu eta baliozko objektuak hartzeko. Bien bitartean, taldeko beste kide batzuk kanpoan gelditzen ziren zainketa lanak egiteko.

Atxiloketez gain, agenteek 11 miaketa egin dituzte (hamar Valentzian eta bat Nafarroan) eta arma zuriak, jazarpenerako dispositiboak, bi pistola, karabina bat, taser bat, Ninja izar bat, harribitxiak, bitxia, eskuko telefonoak, tabletak, ordenagailuak, zazpi kilo marihuana, lau ibilgailu eta furgoneta bat eta 12.000 euro atzeman dituzte. Halaber, 28 kontu korronte eta zortzi ondasun blokeatu dituzte.

20 eta 47 urteko arteko atxilotuak (bost emakume eta bederatzi) Lliriako 5. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku gelditu dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak bideoak Espainia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Ebasketak albisteak